Solasaldiak-Conversaciones             Euskara       Castellano
Ekimenaren xede eta helburuak
Zer egin nahi den
  • Elkartu egin nahi dugu eta elkar ikusi.
  • Orainaz eta geroaz mintzatu nahi dugu elkarrekin. Pentsatzen duguna eta nahi duguna talde gisa adierazi nahi dugu. Hausnarketa teorikoa eta taldeko eztabaidarako tarteak uztartu nahi ditugu.
  • Indarkeria-eza aktiboari bideak zabaldu nahi dizkiogu gure herrian.
  • 18/98 sumarioaren sententziak desobedientzia zibila kriminalizatzea ekarri duela salatu nahi dugu. Keinu bat ere egin nahi dugu, hainbat jendek eta taldek erakutsitako elkartasuna eskertzeko.
  • Agiri bat onartu nahi dugu eta etorkizunerako jardunbide argia markatu.

Zergatik eta zertarako egin nahi dugun:
  • Ez dugu nahi errepresioak eta errepresioaren aurkako borrokak zirkulu itxian harrapa gaitzaten, eta ezer egin gabe geratzera eraman gaitzaten edo gizarte-ekintzak indarkeriarik gabekoa izan behar duela uste izatetik desbidera gaitzaten.
  • Ez dugu salaketa eta elkartasun-adierazpen hutsetan geratu nahi. Harago joan nahi dugu. Horregatik, ez dugu sinatu nahi agiri bat automaten antzera… eta lasai geratu hurrengora arte. Bizi dugun egoera gainditzeko konpromiso aktiboa hartu nahi dugu.
  • Pentsatzen eta hitz egiten emango dugun denborak amaieran adostasun batzuk ekar ditzan nahi dugu: gure herriarentzat bakea eta gizarte-eraldaketa lortzeko biderik eraginkorrena zein den adieraziko duten oinarri eta ideiak adostea lortu nahi dugu.

Abiapuntu hau proposatzen dugu:
  • Indarkeria-eza aktiboa bidegabekerien aurreko erantzun tinkoa da.
  • Indarkeria-eza indarkeriaren aurrez-aurreko alternatiba da.
  • Indarkeria-ezak badu bere historia Euskal Herriko gizarte mugimenduen zereginean, eta gogoratu eta transmititu beharra dago.
  • Indarkeria-eza aktiboa Euskal Herriaren gatazka konpontzeko estrategia bideragarria da.

Solasaldien helburuak:
  • Gizartea eta egoera politikoa eraldatzeko bidean indarkeria-eza aktiboak eta desobedientzia zibilak duten balioa berrestea –gure testuinguru politikoan, bereziki­­­–, bai eduki ideologiko gisa bai tresna gisa, bide demokratikoa, bidezkoa, eta indarkeriarekiko antagonikoa den aldetik. Izan ere, kriminalizatzen ari dira eta haren eduki osoa kontuan hartu gabe aipatzen dute.
  • Desobedientzia zibilak eta indarkeria-ezak hainbat agerbide eman ditu gure inguruan. Agerbide horiek guztiek bilgune eta adostasunerako gune bat izan dezaten lortu nahi dugu, bai printzipioak eta bai printzipio horiek euskal errealitatera aplikatzeko moduak adosteko gune bat.
  • Jarduera-programa bateratua edo koordinatua zehaztea, urrats eta ekimen zehatzak izango dituena, eta hauxe duena helburu: indarkeria-eza aktiboaren bidez bakea lortzen eta Euskal Herriko gatazka konpontzen laguntzea.

Solasaldien barne:

  • Eztabaidak, hitzaldiak, hausnarketak, elkartasun ekintzak… ekainaren 27 eta 28an Donostian, Victoria Eugeniako Club Aretoan.
  • Oinarri gisara adostutako dokumentu bat hartuta hausnarketa eta eztabaida ireki bat: honen ondoren, ekainaren 27-28an Donostiako Victoria Eugenian onartuko dugun azken agiria osatuko da.

Ekimen hau sustatzen dugun pertsonok bizitzaren aurreko jarrera aktiboa dugu. Gizartea aldatzeko nahiak batzen gaitu, sortzen dituen bidegabekeriak amai daitezen nahi dugu, eta beste era bateko mundua egin dezakegula uste dugu, baita bestelako Euskal Herria ere.

    Indarkeria-eza aktiboa da biderik eraginkorrena eta gizatiarrena    

Badakigu ezingo dela behar bezala lortu inolako gizarte- edo politika-aldaketa bidezkorik eta demokratikorik, konpromisodun talde-ekintzarik gabe. Horrez gain, badugu batzen gaituen beste pentsamolde bat ere: indarkeria-eza aktiboa dela uste dugu gizarte eta politika-eredu bidezkoagoak eta demokratikoagoak sustatzeko biderik eraginkorrena eta gizatiarrena. Izan ere, indarkeriak ez bezala, bide hori erabiltzeak ez du eragiten beste bidegabekeriarik edo sufrimendu handiagorik.

 



Dokumentua ezagutu eta ekarpenak egin nahi badituzu,, ikus: Ausnarketa eta eztabaidarako Foroa

Oraingoz zure iritzia eman nahi baduzu: Iritzien Bloga

Ekainaren 27-28ko programa

www.noviolenciactiva.org        www.solasaldiak.org    | solasaldiak    |     2008