Euskara
Castellano
Honako foro honen helburua “Gure gatzaren ibilaldia” agiriaren inguruan sakontze, eztabaidatze eta adoste prozesu bat ematea da. Hemen ez da ekimena bera eztabaidan jarriko, ez eta bere helburu orokorrak zein ekimenaren beraren filosofia. Azken horretarako Blog bat duzue eskura. Foro honetan eztabaida positibo bat nahi dugu, segidan aipatuko diren puntuetan ados gaudenon artean:
Abiapuntu hauetan oinarriturik, dokumentuan ekarpenak egiteaz besteko iritziak emateko; hots, ekimenari buruzko iritziak emateko, kritika on zein txarrak egiteko….Bloga duzue eskura helburu horrekintxe sortua.
Eztabaida Foro honetan parte hartzeko izena eman beharko da, e-mail bitartez jasoko duzu baiztapena.
Foro honetan parte hartzea eta Solasaldietan egitea ez dira nahita ez lotuak egon behar: Solasaldietara etorri ahal ezean ere zuen parte hartze birtuala nahiko genuke eta eztabaida prozesuan parte hartu gabe ere Solasaldiak irekiak dira eta gai anitz jorratuko da. E-mail bitartez ere bidal ditzakezue ekarpenak foroan sartu gabe egin nahi bazenute.
Foroko ekarpenok publikoak izango dira eta arduradunek komentarioak ezabatzeko aukera gordeko dute iraingarriak edo eztabaida aipaturiko parametroetatik kanpo eramateko gogoz eginak direla baderitzote.
Parte hartu nahi izanez gero, esan moduan sakatu "Izena eman" estekan.
Momentuz ekarpenik egin nahi ez baduzu ere bertatik nabigatzeko aukera duzu.
Forora Sartu