Solasaldiak-Conversaciones             Euskara       Castellano

Ekainak 27-28
Club Aretoa, Victoria Eugenia, Donostia

15 taldek indarkeria-ezari buruzko eztabaida eta hausnarketa prozesu bat antolatzen dute.

“Solasaldiak: Indarkeria-eza aktiboa, gizartea eraldatzeko eta bakerako bide” ekimena aurkezten dugu. Orain arte, nor bere aldetik, indarkeria-eza gizarte eraldaketa eta bakerako bide bezala jorratzen aritu gara. Gure asmoa gaurko Euskal Herrian Indarkeria-ezari buruzko eztabaida ireki, positibo eta zintzoa sustatzea da, prozesu honen amaieran agiri bat onartu eta etorkizunean elkarrekin aritzeko irizpideak zehazteko.

Ekainaren 27 eta 28an Donostiako Victoria Eugeniako Club Aretoan Solasaldiak egingo dira. Gai hauei buruzko eztabaida, hitzaldi eta hausnarketak egingo dira: Indarkeria-eza aktiboak gaur egungo munduan duen gaurkotasuna. Hizlaria: Mairead Corrigan Maguire, Bakearen Nobel Sariduna, Bakearen Aldeko Emakumeen mugimenduen sortzailea (mugimendu hori Ipar Irlandako Bakearen Aldeko Mugimendua bilakatu zen, gero). Beste hitzaldien izenburuak honakoak dira: 18/98 sumarioaren sententziak ekarri duen indarkeria-eza eta desobedientzia zibila kriminalizatzea, herritarren eta gizarte mugimenduen partaidetza eta indarkeria-eza Euskal gatazkaren konponbiderako estrategia bideragarria. Etorkizuneko proposamenak.

Ekainaren 27-28ko
programa

Solasaldietan parte hartzeko izena emateko moduak

Deitu 902 42 10 10
Idatzi info@solasaldiak.org

Azken Mezuak
Eztabaida Foroa
Orokorra / General > Propuestas de futuro   (izoz)   24/06/08, 20:34
Orokorra / General > Remacar algunos aspectos   (izoz)   24/06/08, 20:32
Orokorra / General > reflexión general   (Josemari Ripalda)   15/06/08, 20:38
Bai nahi dugu: / Sí queremos: > Propuesta de cambios   (Josemari Ripalda)   15/06/08, 20:36
Ez dugu nahi: / No queremos: > propuesta de cambios   (Josemari Ripalda)   15/06/08, 20:32
www.noviolenciactiva.org        www.solasaldiak.org    | solasaldiak    |     2008